Igarotako bidearen kronologia bat

Realak Zamoraren aurka jokatuko du Kopan

reala (Argazkia: Reala)

Espainiako Kopako hurrengo faseko zozketa egin dute, eta Realak Zamoraren aurka jokatuko du txapelketako bigarren neurketa. Lehen 2.B maila zen RFEF lehenengo mailako I. multzoko taldea da Zamora, eta lehenengo neurketan gertatu zen moduan, partida bakarrera jokatuko dute kanporaketa. Bien arteko talde txikia Zamora denez, bere etxean jokatuko dute neurketa: Ruta de la Plata zelaian, hilaren 15ean.

Realak 2005/2006 denboraldian jokatu zuen azkenekoz Zamoraren aurka –2.B mailan zegoen orduan talde espainiarra–, eta penaltietan galdu zuten txuri-urdinek; beraz, arantza hori kentzeko aukera izango dute. Aurtengo Kopako lehenengo partidan 1-4 garaitu zuen Zamorak Extremadura. Ligan, aldiz, azken aurreneko postuan daude.

HITZAkide HITZAkide