Objektuak zelaira ez botatzeko eskatu die Bultzadak realzaleei
Realak Anoetan jokatu dituen azken partidetan, realzale ugarik objektuak bota dituzte zelaira neurketa jokoan zen bitartean, eta Bultzada taldeak, Aitor Zabaleta harmailako animazioa gidatzen duenak, eskatu du objektuak botatzeari uzteko.
“Argi utzi nahi dugu 90 minutuetan zehar taldea bultzatzea dela gure helburu bakarra, eta taldea kaltetu dezakeen gauzen jaurtiketak ez dutela, inondik inora, lekurik gure harmailan”, adierazi dute. “Gorrotoa garrasi bilaka dezagun”, gaineratu dute, eta Aitor Zabaleta harmailako zaleak partida guztietan gelditu gabe animatzera, speaker-aren abestiak jarraitzera eta ondokoak kantatzera animatzera deitu dituzte.
AITOR ZABALETA HARMAILARI MEZUA ⚠️⚠️ pic.twitter.com/YMZeaaXw8A
— Bultzada TxuriUrdina (@BultzadaTX) December 6, 2021