Teknologia burujabetzaz ariko dira Añorgan
Añorgako Burujabetza Eskolaren hurrengo saioa hilaren 16an egingo dute Museum Cemento Rezolan, 18:00etan. Teknologia burujabetzaz ariko dira. TEKS sareko Arkaitz Anzak eta Silvia Fernandez Portelak Teknologia eta askatasuna hitzaldia emango dute. “Google, Amazon, Glovo, Microsoft… bezalako multinazionalen aurrean zein alternatiba ditugu? Software librea?”, adierazi dute antolatzaileek.