Juan Karlos Herrador preso donostiarra Euskal Herriratu dute
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Juan Karlos Herrador Pouso euskal preso donostiarraren Euskal Herriratzea gauzatu dute, eta Basauriko (Bizkaia) espetxean dago orain. Espainiako Espetxe Erakundeek azaroan iragarri zuten bere Euskal Herriratzea.
Iazko irailera arte Ocaña I kartzelan (520 kilometro) egon zen preso donostiarra, baina El Duesora (170 kilometro) lekualdatu zuten orduan, eta han egon da orain arte. Herradorri 2009an ezarri zioten hemeretzi urteko zigorra, eta ekainean bete zituen hiru laurdenak.