Huelvako Munduko Txapelketatik kanpo geratu da Clara Azurmendi
Atzo hasi zen Huelvako (Andaluzia) Munduko Badminton Txapelketa, final hogeita hamabirenekin. Clara Azurmendi donostiarra Europako bigarrenaren aurka aritu zen atzo, Evgeniya Kosetskaya errusiarraren aurka. Azurmendi irabazten hasi zen lehen setean, baina errusiarrak aurrea hartu eta hala jarraitu zuen partidak. Lehen seta 21-11 irabazi zuen Kosetskayak, eta bigarrena markagailu berarekin irabazi zuen. Hala, Clara Azurmendi Munduko Txapelketatik kanpo geratu da.
Nabarmen ari da hobetzen azken urteetan Clara Azurmendi, eta hobekuntza horren puntu gorena Tokioko Olinpiar Jokoak izan ziren. Olinpiar Jokoen aurretik IRUTXULOKO HITZA-rekin hitz egin zuen Azurmendik, eta adierazi zuen Tokioko jokoak bere etapa berri baten hasiera izango zirela.