Igarotako bidearen kronologia bat

Ostegunetik 664 positibo Donostian eta intzidentzia 1080ra igo da

Ostegunetik igandera, abenduaren 9tik 12ra, 664 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian. Zehazki, ostegunean 173, ostiralean 201, larunbatean 153 eta igandean 137. Intzidentzia metatua 1080,65ekoa da orain, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Azken datuak eman zituztenean, ostegunean, 937,55koa zen hiriko intzidentzia metatua, beraz, igo egin da.

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak ezarri ditu, hala nola, COVID ziurtagiria eskatzea 50etik gorako jatetxeetan eta gaueko aisialdi guneetan, eta leku gehiagotan derrigorrezkoa izan dadin proposatu du.

Intzidentzia osasun eremuka

Jarraian, hiriko osasun eremu bakoitzean ostegunetik igandera atzemandako positibo kopurua eta intzidentzia metatua.

  • Ondarreta: 58 (1285,30)
  • Egia: 42 (1203,84)
  • Aiete: 27 (1139,10)
  • Loiola: 23 (1103,84)
  • Altza-Roteta: 35 (1025,77)
  • Amara Berri: 73 (959,91)
  • Gros: 64 (901,66)
  • Parte Zaharra: 25 (881,50)
  • Amara-Erdialdea: 21 (793,24)
  • Intxaurrondo: 24 (753,59)
  • Bidebieta: 19 (763,15)

Neurri eta gomendio orokorrak

Oro har, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordetzeko ahalegina egin beharko da leku publikoetan, eta distantzia hori gordetzeko are ahalegin handiagoa egin beharko da barruti itxietan. Modu berean, eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin edo ur eta xaboiarekin sarriago garbitzeko ahalegina egin beharko da. Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute. Era berean, larrialdi egoera ezarri dute eta aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukera eskaintzen duten lekuetan Covid ziurtagiria eskatzen ari dira. Horrez gain, Eusko Jaurlaritza espazio itxietan, gimnasioetan, ospitaleetan eta ostalaritzan ere exijitzea aztertzen ari da. 

Maskaren erabilera

Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.

Edukiera

5.000 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duten barruti itxietan, gehieneko edukiera %80koa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan.

Ordutegiak

Merkataritza, gizarte eta kultur jardueretarako ixteko eta irekitzeko ordutegia horren inguruan aplikagarria den ordutegien ohiko arauketara egokituko da.

Ekitaldiak

Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).

Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).

HITZAkide HITZAkide