Igarotako bidearen kronologia bat

Kresala Zineklubak gaur egingo du abenduko lehen emanaldia

'La ruleta de la fortuna y la fantasía'.

La ruleta de la fortuna y la fantasía Ryûsuke Hamaguchi zuzendari japoniarraren filma jarriko dute gaur Trueba Zineman, Kresala Zineklubaren eskutik. 19:30ean izango da emanaldia, eta sarrerak Internet bidez erosi daitezke. Abenduan beste bi emanaldi egingo dituzte, 20an eta 28an.

Guzen to sozo
La ruleta de la fortuna y la fantasía, Guzen to sozo japonieraz, 2021. urteko film dramatikoa da. Irudimenak eta zoriak bultzatutako hiru istorio kontatzen dira, eta emakumezko pertsonaiak haien erabakiek eta damuek markatzen dituzte. Ustekabeko amodiozko triangelu batek, huts egindako sedukzio tranpa batek eta gaizki ulertu batetik sortutako topaketak ipuin triptiko bat osatzen dute, oroimenak, iruzurrak eta patuak elkartzen dituenak.

HITZAkide HITZAkide