Saretxek bere proiektua indartzeko materiala atera du
Saretxe Groseko etxebizitza sindikatuak “bere burua finantzatu eta mezua zabaltzeko” kamisetak eta banderak salgai jarri ditu. Kamisetak 10 euroren truk eskuratu daitezke, eta banderak 5 euroren truk. Materiala erosteko, Saretxeko kideen bidez egin daiteke zuzenean, edo etxebizitza.gros@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Era berean, hilabeteko hirugarren asteburuan Grosen egin ohi den azokan postu bat izango du Saretxek, eta hor ere eskuratu ahal izango da materiala.
“Ea auzoa eta Euskal Herria horiz bustitzea lortzen dugun. Bai, horia da gure kolorea baina urrun gaude sindikalismo horitik, zinez”, nabarmendu dute.
Ea ba peña!!! Groseko Auzovieteko Etxebizitza Sindikatuak bere burua finantziatu eta mezua zabaltzeko materiala atera dugu!!! pic.twitter.com/eylklzaWST
— saretxe_gros (@SaretxeG) December 13, 2021