2022ko udal egutegia hilaren 20tik aurrera banatuko dute
Donostiako Udalak 2022ko udal egutegiak banatuko ditu doan datorren astelehenean, hilaren 20an. 10:00etatik 13:00ak arte Alderdi Ederreko sarrera nagusian eta Udal Musika eta Dantza Eskolan banatuko dituzte. Altzako Udalinfon, aldiz, 11:00etatik 12:00etara egingo dute, eta kultur etxeetan goiz eta arratsaldez, eraikin bakoitzari dagokion ordutegiaren barruan. Betiere, aleak agortu bitartean.
- Alderdi Ederreko sarrera nagusian: 10:00-13:00.
- Udal Musika eta Dantza Eskolan: 10:00-13:00.
- Altzako Udalinfon: 11:00-12:00.
Egutegiak hiriak proiektatu nahi dituen balioak biltzen ditu, duela gutxi aurkeztutako 2030 Plan Estrategikoaren inspirazio gisa erabili direnak. Bere leloa, aipatutako plana bezala, Nahi dugun hiria. Aukeren hiria da, hainbat balio biltzen ditu, hala nola elkartasuna, kohesioa, iraunkortasuna, inklusioa, identitatea, sormena, berdintasuna, tradizioa edo berrikuntza. Berritasun gisa, egutegiak QR kode bat du, eta kode horren bidez Aukeren hiria bideoa ikus ahal izango da.
Kultur etxeetan
Auzoetako kultur etxeetan ere goizez udal egutegia jaso nahi duenak izango du aukera, 10:00etatik aurrera 14:00ak arte honako hauetan: Egia, Okendo, Casares, Ernest Lluch eta Aieteko kultur etxea –astelehenetan itxita dagoenez, banaketa asteartean egingo dute–. Aldiz, 16:00etatik 20:30ak arte, hurrengoetan: Egia, Okendo, Casares, Ernest Lluch, Lugaritz, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola, Etxarriene Auzo Etxea (16:30-20:00) eta Larratxoko liburutegia (16:30-20:00).
Datorren asteko asteazkenetik aurrera, eta betiere soberan geratuko balira, banaketa puntuetan eskuratu ahalko dira, baita udaletxeko sarreran ere.

