Adinekoentzat bizikleta ibilaldiak antolatu dituzte Gabonetako argiak eta azoka ikusteko
(Argazkia: Bizikletaz Adinik Ez) Donostiako Udalak eta Bizikletaz Adinik Ez elkarteak doako ibilaldiak antolatu dituzte mugikortasun gutxi duten eguneko zentroetako eta egoitzetako helduentzat. Bizikleta egokituetan egingo dituzte ibilaldi horiek, hiriko Gabonetako elementu garrantzitsuenak bisitatuz.
Atzo hasi ziren ibilaldiekin, eta datozen egunetan jarraituko dute. Zehazki egun hauetan: abenduaren 17, 18, 20, 22 eta 23an. Irteera bakoitzean hiru triziklo aterako dira, 17:30ean, bost edo sei bidaiarirekin. Ibilbideari dagokionez, Ramon Labaien plazan hasiko dira eta ondorengo lekuak zeharkatuko dituzte: Santa Katalina zubia, Frantzia pasealekuko Gabonetako Azoka, Maria Kristina zubia, Loiola kalea, Kontxako pasealekua, Konstituzio plaza, Kursaaleko zubia eta Katalunia plaza.

