Gabonetan Non Stop kanpaina prestatu du Donostia Kirolak
Hilaren 27tik urtarrilaren 5era bitarte, Donostia Kirolak Gabonetan Non Stop kanpaina egingo du, Kirol Ekintzak kanpainako ikastaroen oporraldia aprobetxatuz. Guztira, 3.072 plaza eskainiko dituzte Bidebieta, Bentaberri, Altza, Intxaurrondo, Belodromoa, Etxadi, Paco Yoldi eta Egiako kiroldegietan programatutako 190 saioetan.
Aipaturiko kiroldegietan hainbat jarduera egin ahal izango dira: pilates, aerobic, ziklo-indoor, TRX, GAP, latinzumba, cross training, mantentze gimnasia, stretching edo bizkorketa.
Saio hauetarako izena ematea doakoa izango da Kirol Txartela dutenentzat, eta online egin daitezke donostiakirola.eus webgunearen bidez edo arreta zerbitzua duten kiroldegietan. Izena emateko epea hilarekin 20an irekiko dute, 09:00etatik aurrera.

