Igarotako bidearen kronologia bat

Igarabak, koartzak, azkonarrak... denetarik dago Artikutzan

koartza Koartza hauskara bat, Artikutzako errekasto batean. (Argazkia: Donostia Ingurumena)

Jakina da Artikutza dela biodibertsitatearen eta naturaren ikuspuntutik Donostiako lekurik baliotsuena –Nafarroan badago ere, Donostiaren mende dago–, eta hala erakusten dute udaleko Ingurumen saila sare sozialetan argitaratzen dabilen bideoek. Noizean behin argitaratzen dituzte bideoak normalean, baina, azkenaldian, bideo dezente argitaratu dituzte azken bi asteotan. Askotariko animaliak harrapatu dituzte Artikutzako kamerek.

Azaroaren 30ean argitaratu zuten lehena, eta koartza hauskara ikusgarri bat ikus daiteke, Artikutzako errekasto bat zeharkatzen:

Ondoren, abenduaren 1ean, lepazuri bat harrapatu zuten, gauez, janari bila edo paseo bat ematen, batek daki:

Abenduaren 7an, enbor baten gainean elikatzen zebilen zapelatz arrunt baten irudiak plazaratu zituzten:

Handik bi egunera, enbor beretik pasatzen zen urtxintxa baten bideoa jarri zuten ikusgai:

Urumean, Hernanitik gertu, 75 urteren ondoren igaraba bat agertu da, eta Itsas Enara elkarteak grabatutako bideoa bolo-bolo dabil egunotan sareetan. Artikutzan ere grabatu zuten bat azaroan, eta Artikutzan zebilen beste igaraba baten bideoa argitaratu zuten hilaren 10ean:

Gaur bertan argitaratu dute azken bideoa, hilaren 16an, eta azkonar bat ikus daiteke, paseoan:

HITZAkide HITZAkide