Tabakalerak webgune berria estreinatu du
Tabakalerak webgune berria estreinatu du gaur. Orain arteko informazio berrantolatu dute, “erabiltzailearen beharretara egokitzeko”. Orain, eskuragarriago dago informazio guztia, eta lehen begiradan ikus daiteke informazio garrantzitsuena. Hemen ikus dezakezu orri berria.
Denon esku jarri dituzte eduki berriak ere, izan podcastak, zein ikus entzunezkoak ‘Ikusi,begiratu, entzun’ atalean. Azalean, ekitaldi nagusiak nabarmentzen direnez, ez da web gunean zehar nabigatzen ibili behar agendaren berri izateko.


