Parte Zaharra turista olde handiko eremu deklaratzea eskatuko du udalak, saltokiek ordutegi askatasuna izateko
Atzo Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen 2022 eta 2023 urteetarako Parte Zaharra turista olde handiko eremu deklaratzeko eskaera; hori dela eta, inguruko saltokiek ordutegi askatasuna izango dute urte osoan, eremu osoan. Salamanca pasealekua, Bulebarra, Urgull eta Kaiko pasealekua dira eremu hau mugatzen dutenak.
Uztailaren 4ko 8/2014 Errege Dekretuak markatzen du Parte Zaharra turista olde handiko eremu deklaratzea; izan ere, hiri guztietan beharrezkoa da merkataritza jarduera arautzeko merkataritza ordutegia zehaztea. Gainera, udalerri batek gutxienez turista olde handiko gune bat izateko baldintzak aldatu zituzten: lehen 200.000 biztanletik gorakoek eta milioi bat ostatu gau zituzten hiriek eduki behar zuten halako gune bat, baina orain zifra horiek 100.000 biztanlera eta 600.000 ostatu gauetara jaitsi dituzte.