Jaialdiak, normaltasun handiagoan
Pandemia dela eta, kultura garai zailak bizitzen ari da. Hain zuzen, hiriko jaialdi batzuk bertan behera gelditu behar izan ziren iaz, eta, egin zirenak, neurri askorekin egin behar izan zituzten.
Aurten, oraindik ere maskararen erabilera eta emanaldiak eserita ikusi beharra izan dira jaialdietako ‘normaltasuna’, baina iaz baino normaltasun handiagoz egin ahal izan dira gehienak.
Jazzaldian, esaterako, emanaldi guztietan metro eta erdi inguruko distantziaz banatutako aulkiak egon ziren kontzertu guztietan, eta maskararen erabilera derrigorrezkoa zen, baita aire zabaleko emanaldietan ere.
Zinemaldiaren eta Beldurrezko Astearen kasuan, esaterako, maskararen eta gel hidroalkoholikoaren erabilera nahitaezkoa zen bietan, baina, edukierei dagokienez, Zinemaldiak murriztuta izan zituen, Beldurrezko Asteak %100ean izan zituen bitartean.
Jaialdi txikiagoak ere normaltasun handiagoz ospatu dira, esaterako, Feministaldia.