Kirol probak Donostiara itzuli dira
56. Behobia-Donostia lasterketa. (Argazkia: Oier Arribas) Iazkoa ia kirol probarik gabeko urtea izan zen Donostian, baina aurtengoa, txertaketa prozesua eta neurrien arintzea medio, lehen horren ohikoak ziren hiriko kirol proba ugari itzuli diren urtea izan da.
Behobia-Donostia da Donostiako kirol proba garrantzitsuenetako bat, eta hiriko kaleetara itzuli da 2021ean, 25.000 parte hartzaile bilduta. Era berean, Maratoi Erdiak, bere 20. urteurrenean, 3.000 pertsona bildu zituen hiriko kaleetan korrika egiten.
Txirrindularitzak ere bere lekua izan du aurten Donostian, Klasikoa ia normaltasun osoz antolatu baitzuten, bere 40. urteurrenean.
Izan dira ere oraindik 2020ko estiloa jarraitu behar izan duten probak; bereziki, urte hasierakoak. Lilatoia izan da horietako bat, esaterako. 2020an, Donostian normaltasun osoz antolatu zuten azken kirol proba handia izan zen, baina aurten, martxoan pandemiak bizi zuen egoerarengatik, modu birtualean egin behar izan zuten. Horrela ere, 5.000 emakumek baino gehiagok hartu zuten parte.

