Lau donostiar 13/13 epaiketan
Larunbateko manifestazioko irudia. (Argazkia: Beñat Parra) Uztailean abiatu zuten presoen eskubideen alde lanean aritutako zazpi euskal herritarren aurkako 13/13 epaiketa handia Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zazpi auzipetuetako lau donostiarrak ziren: Juan Mari Jauregi, Nerea Redondo, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi. Jauregi, ordea, irailean zendu zen. Epaiketa azaroan gelditu zen sen- tentziaren zain, eta, guztira, 66 urteko espetxe zigorra eskatzen dute sei auzipetuetako bostentzat.

