Turismoa Donostiara itzuli da
2020an beherakada izan zuen Donostiako turismoak, baina aurten, pandemia bukatu gabe ere, izurriaren aurreko zifretara itzuli da, udan behintzat. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak aurtengo udan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban izandako turismoaren balantzea egin zuen, eta Donostiako datuak hazi ziren gehien, 2019ko datuekin alderatuta, %8 igo baitzen uztaileko eta abuztuko turismoa hirian.

