Urteko hiri proiektu esanguratsuenak
Iztuetako lanak. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Añorga Txikin, 248 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua onartu zuen otsailean udalak –irailean hustutako Firestone lantegi berreskuratua zegoen eremuan–, eta bizilagun ugarik ordutik daramate kexatzen eta mobilizatzen, proiektuak auzoko izaera eta bizitza kaltetuko dituela uste dutelako.
Altzako kiroldegiari dagokionez, lanak aurrera doaz, baina bi urte eta erdi inguru pasa dira dagoeneko hasi zirenetik, eta urte eta erdi iraun behar zuten. EH Bilduk irailean salatu zuenez, %28ko gainkostua dute dagoeneko lanek, eta kiroldegia ez da prest egongo martxora arte.
Bestalde, Egia inguruan hiru hiri proiektu esanguratsu ari dira garatzen: Egiako tunela AHTaren lanengatik itxita dago, Astiñeneko zubiak atzerapenekin jarraitzen du eta ez da prest egongo ekainera arte, eta Iztuetako pasabidea apirilean eraitsi zuten.
Era berean, urte hasieratik denon ahotan egon da Antondegiko olatu parkearen proiektua. Oraindik ez da aurrerapauso handirik eman, baina gizarte, ingurumen eta surf eragile ugari proiektuaren aurka mobilizatu dira.

