Zalaparta Blas de Otero plazan
Argazkia: Oihane Arretxea Berriki, azaroan, donostiar ororen ahotan izan da Egiako Blas de Otero plaza, iskanbila sortu baitzuten hango bizilagun, merkatari eta ostalari hainbatek salatutako lapurretek eta mehatxuek. Hainbat hedabidek egoera zaurgarrian dauden eta inguru horretan ibili ohi diren pertsonengan jarri zuten fokua, eta jokabide hori kritikatu zuten auzoko eta hiriko eragile ugarik, plazaratu zuten ohar bateratu batean.
Hain zuzen, lapurretak eta mehatxuak «onartezinak» zirela adierazi zuten, baita hedabide batzuen «jarrera arrazistak» kritikatu ere: «Gezurrak nahiz kontrastatu gabeko datu eta informazioak jarri dituzte, errua eta ardura guztia kolektibo baten gain utziz, eta egoera zaurgarrienean daudenen kontrako zurrumurru arrazistak zabaltzen kolaboratuz». Era berean, nabarmendu zuten «kon- trol sozialaren areagotzea eta polizialaren presentzia» ez direla «sekula arazo honen irtenbidea izango», eta udalari neurriak hartzeko eskatu zioten: «Etxebizitza duina, oinarrizko elikadura, osasun zerbitzu egokiak eta urbanistikoki bizigarriak diren espazioak eskaini behar dira».

