Unai Apaolaza. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)
Unai Apaolaza, Ehun mugimenduko kidea

"Loiolako bizilagunen zenbait behar bete ditzake kuartelen eraikinak"

Ehun mugimenduak Loiolako kuartelen aurrean mobilizazioa egingo du bihar, 1978ko erregimena salatzeko eta Euskal Errepublika aldarrikatzeko. "Oso zehatzetik hasten gara eskaera globala egiteko", azaldu du Unai Apaolaza Ehun mugimenduko kideak.

Martin_Zubimendi__Realeko_
Martin Zubimendi, Realeko jokalaria

"Ez dut inoiz Reala final batean ikusi, eta bat jokatzeko aukera dut orain"

Martin Zubimendi (1999) futbolari donostiarra bere lehenengo sasoia jokatzen ari da Realeko lehenengo taldean, eta Kopa irabazita itxi nahi du denboraldia.

estrada zapata denda

Alpargatak urratuta, zapatarik ez

'Ohorezko kontrapasa' eta 'Alpargatak urratuta' piezekin eskertu zioten Donostiako Udalaren txistulariek eta dantzariek Estrada zapata dendari 80 urtez egindako lana; izan ere, denbora horretan dantzarien eta auzotarren oinak jantzi eta gero itxi egin dute denda . Alpargatak urratu arte ez dute etsi, eta auzotarrek beti oroituko dituzte zapata berriak erostera joaten zirenekoak.

gotzon egia
Gotzon Egia, idazlea

"Wikipediari esker, errazagoa da hau guztia zabaltzea"

Biktoriano Iraola idazle, litografo eta marrazkilariaren argazkia Irutxulo astekarian argitaratu zen lehen aldiz, 1995ean, Donostiar haien garaia atalean, Gotzon Egiaren artikulu batean. Egiak berak lortu zuen argazki hura, Iraolaren bilobaren bidez. Egun, sarean ari da informazio guztia eguneratzen. Gainera, aurten, Biktoriano Iraolaren jaiotzaren 180. urtemuga dela eta, Wikipedian hari buruz idatzi zuen artikuluaren bertsioa osatu eta berritu du.

etume bidea

Etumen antzina baziren nekazariak

Igeldoko Etume bidean igerilekuak eta belardi zabalak dituzten etxadiak daude gaur egun, baina XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran nekazaritza eta abeltzaintza ogibide zuten pertsonek eman zioten bizitza Igeldoren zati horri.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide