Donostiako AEK-ko arduraduna izateaz gain, Donostiako Korrikaren arduraduna ere bada Aitziber Otegi. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)
Aitziber Otegi, AEK-ko arduraduna

"Korrika ezin da ordezkatu"

Aurten egitekoa zen Korrika, baina pandemiaren ondorioz bertan behera uztea erabaki du AEK-k. Helduen euskalduntzeari bultzada ematen zion Korrikak, eta ondorioz, kalte ekonomikoa nabarituko dutela uste du Aitziber Otegik, AEK-ko arduradunak.

donostiako plano zaharra

Harresi zaharra taberna bateko sotoan

Barandiaran tabernaren jabe berriek Erdi Aroko harresi zaharra aurkitu zuten joan den astean, sotoko paretak botatzen ari zirela. Ezustekoa Arkeolan elkarteko kideentzat, aurrerago zegoela uste baitzuten, eta ez daude ziur harresiaren zati bat den.

Iztuetako_lanak
Euskaltegietako ikasleek nabarmen nahiago dituzte aurrez aurreko klaseak. Hala adierazi dute AEK, Urrats eta Hitzez euskaltegietako arduradunek. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Euskaltegiek pandemiari aurre egitea lortu dute

COVID-19aren pandemiak gogor jo ditu euskaltegiak ere. Itxialdian metodologia aldatu behar izan zuten, eta, orain, segurtasun neurriak bermatzeko, ikasle kopurua murriztu besterik ez dute izan. Hasieran uste baino hobeto badaude ere, instituzioen laguntza falta izan dute egindako inbertsioak ordaintzeko.

Ibaeta_Anorga

Ibaeta eta Añorga lotzeko hirigintza proiektu bat lantzen ari da udala

Infernua berritzeko lanak urtea bukatu aurretik hasiko direla adierazi du Eneko Goia alkateak. Hirigintza proiektu hori bukatzean, udalak Ibaeta eta Añorga artean dauden lursailak berrantolatu nahi ditu bi auzoak elkartzeko. Albisteak ezustean harrapatu ditu auzotarrak.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide