Arte Ederren eraikinari buruzko dokumentala egin du Ancora elkarteak
Ancora ondarearen babeserako elkarteak Arte Ederren eraikinaren inguruko dokumentala egin du, eta bihar estreinatuko dute San Telmo Museoan, 19:00etan. Bellas Artes: El Palacio del Cine en San Sebastian da bere izenburua eta 65 minutuko iraupena du.
Eraikinaren balio kulturalak azaltzen ditu lanak, bere desagertzearen inguruko testuinguruarekin batera. Hainbat adituk parte hartu dute, eta udal taldeetako ordezkariei egindako elkarrizketak jaso dituzte.
San Telmo Museoan ez ezik, hilaren 11n Koldo Mitxelenan ere proiektatuko dute, 19:00etan.


