Realak haserre hasi du urtea
(Argazkia: Reala) Alavesen kontrako euskal derbian berdindu ondoren (1-1), Realak ligako porroten bolada txarra eten zuen atzo. Dena dela, puntuarekin ez ziren konforme agertu txuri-urdinak. Izan ere, Del Cerro Grande epailearen erabakiek emaitza baldintzatu zutela adierazi zuten entrenatzaileak eta jokalariek. Are gehiago, sare sozialetan ere bideo bat konpartitu zuten epaileak hartu ez zuen erabaki bat seinalatzeko. Hain zuzen ere, lehen zatiaren azken minutuetan, Reala markagailuan aurretik zela, Laguardiak Isaki egindako penaltia ez zuen adierazi epaileak.
Penaltia eta txartel gorria.#AurreraReala pic.twitter.com/pe0gqAJeuz
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) January 2, 2022
Atzoko puntuarekin 30 ditu orain talde txuri-urdinak, eta sailkapeneko zazpigarren postuan dago. Une honetan, Europako postuetatik kanpo daude. Etzi, kopako partida jokatuko dute Leganesen zelaian, eta partida bakarrera izanik, bai ala bai irabazi beharko dute txapelketan aurrera egiteko.
EMAITZAK
Futbola
Gizonezkoen lehen maila, 19. jardunaldia
- Alaves 1 – Reala 1

