Astelehenetik asteazkenera 2.471 kasu atzeman dituzte Donostian
Astelehenetik asteazkenera, urtarrilaren 6tik 9ra, 2.471 kasu positibo atzeman dituzte Donostian. Astelehenean 681, asteartean 939 eta asteazkenean 851. Intzidentzia metatua 6.585 da orain, inoiz Donostian egon den altuena, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera. Azken datuak eman zituztenean, ostegunean 6.543,09koa zen hiriko intzidentzia metatua.
COVID ziurtagiria
Covid ziurtagiria eskatuko dute 50eko edukieratik gorako taberna eta jatetxeek eta gaueko aisialdiko guneek. Donostiako Udalak iragarri du besteak beste, kiroldegietan sartzeko beharrezkoa izango dela ziurtagiria.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko aforoa % 60ekoa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan. Bestetik, mahai bakoitzeko gehienez 10 pertsona elkartu ahal izango dira.
Ordutegiak
Merkataritza, gizarte eta kultur jarduera guztiak 01:00etan bukatuko dira.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).