IRUTXULOKO HITZAn lan egin nahi duzu? Kazetari bila ari gara! Kazetaria behar dugu lanaldi osoz Irutxuloko Hitzaren erredakzioan aritzeko. Interesa baduzu, bidali curriculuma otsailaren 14a baino lehen.

ESKATZEN DA:
– Kazetaritza, komunikazioa edo pareko unibertsitate ikasketak izatea edota kazetari gisa esperientzia izatea.
– EGA edo baliokide den euskara maila izatea.
– Donostiakoa izatea edo Donostia ondo ezagutzea.
KONTUAN HARTUKO DA:
– Multimedia kazetaritza: sare sozialak, webgunea…
– WordPress menderatzea.
– Quark X Press programa erabiltzen jakitea.
– Bideogintzan eta argazkigintzan ezagutzak izatea.
ESKAINTZEN DA:
– Astean 40 orduko lan kontratua.
– Lantokia Donostian.
Interesa duenak bidali curriculuma otsailaren 14a baino lehen, helbide honetara: dh@hitza.eus. Mezuan adierazi ‘Erref. KAZ-22’.