Gartxot eta Inar, aurrez aurre
Gartxot eta Inar. Ghau da Gartxot Unsain musikari donostiarraren proiektu berri eta pertsonalena. EP bat osatuko duten abestiak zein bideoklipak aurkezten hasi zen iazko azaroan. Dagoeneko lau dira estreinatu dituenak, eta Iada da laugarrena. Oraingoan, Inar haurraren konpainia du bideoklipean. “Denboraren hausnarketa txiki honek balio dezala ahaztu dugun umea gogoratzeko”, esan du Unsainek.
Abestiaren konposizioan Ekain Perez (John Berkhout ohia) musikariaren laguntza izan du Unsainek. Bideoaz, berriz, Osa+Mujika arduratu dira, aurrekoen antzera.
Beste hiru single eta aurrerapenak ondorengoak dira: OK edo KO –Jaiotz Osa dantzari donostiarrarekin–, Noite –Miren Arrieta aktore donostiarrarekin– eta Ea nor naizen.

