Igarotako bidearen kronologia bat

Zuhaitzak landatu dituzte Txomineko Ibai parkean

Zuhaitz_landaketa (Argazkia: Haritzalde)

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak eta Lanberri auzo elkarteak elkarlanean, bertako zuhaitzak landatu zituzten atzo Txomiñeneko Ibai parkean. Lagun asko elkartu zirela nabarmendu du Haritzaldek. Ez da lehen aldia horrelako landaketa egiten dutela. Elkarteak denbora darama Urumea alboko berdeguneetan zuhaitzak landatzen. Loiolako Erriberan eta Txominen bertako hainbat zuhaitz espezie jartzeko konpromisoari eusten diote.

HITZAkide HITZAkide