Bulebarrean behin elkartu dira lehiaketa berezian parte hartzeko
                    300 pertsona baino gehiago elkartu dira Bulebarrean 'Egunean behin' lehiaketa berezian. (Argazkia: Inaxio Esnaola)                22. Korrika bukatu ondoren, Egunean behin aplikazioaren lehiaketa berezia egin dute Bulebarrean. Kiosko inguruan 300 pertsona baino gehiago elkartu dira. Antton Telleriak egin ditu aurkezle lanak, eta herritar asko sakelakoari begira pasatu dute denbora. Lehiaketa berezia izan denez, Korrikarekin loturiko galdera batzuk erantzun behar izan dituzte parte hartzaileek. Dena dela, bestelako galderak izan dituzte. Adibidez, zein da Donostiako gotzain berria?
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
                            
								
								
							
					
		        	

