Olatu "epiko" bat, betirako
22. Korrikaren amaiera Donostian.Jon Xabier Zabala Aurpegietan marrazten diren irribarreak eta begietatik ustekabean erortzen diren emoziozko malkoak; ilusioa eta bizipoza; eta, batez ere, euskararen olatuak betirako irauteko esperantza izan dira aurtengo Korrikaren bihotza. Antolatzaileek “epikotzat” jo dute izan duen arrakasta, eta proposamen batekin natorkizue: jarrai dezala epikoa izaten betirako, urteko 365 egunetan, behin hartu genuen olatua urertzean sekula lehertu ez dadin.

