Giro ederrean igaro da asteburuan Añorgako presoen aldeko 'desapiyua'
Añorgako, Antiguako eta Igeldoko Sare Herritarra euskal presoen euskal herriratzearen aldeko plataformak Desapiyua ta Pesta egitasmoa antolatu zuen joan den larunbatean, hilaren 23an Añorgan. 200dik gora lagunek hartu zuten parte eta giro paregabea egon zen.
Hainbat urtez antolatu dute presoen aldeko ‘desapiyua’, herri kirol ezberdinak tartekatuz. 13:30ean egindako manifestazioaren ondoren hasi da dema eta aurtengoan, Añorgako taldeak irabazi du. Horren ostean bazkaria egin dute 200dik gora lagunek eta iluntzean Pelax eta Rukula taldeek Añorgako zinema zaharrean kontzertua eskaini zuten, aretoa beteta zegoela.
Añorgako Sare Herritarrak desapiyuaren bideoa kaleratu du.