Ertzaintzak GKSko bi kide jazarri eta kolpatu dituela salatu dute
Ostegun gauean izan da gertakaria, maiatzaren 1eko propaganda jartzen ari zirenean. Kontatu dutenez, ertzaintzako sei patruila agertu ziren eta bi gazteak inguratu eta borra eta ostikoz kolpatu zituzten, mehatxuak egiten zituzten bitartean.
GKSko bi kideek salatu dutenez, isunak jartzeaz gain, “kolpeak, mehatxuak eta irainak erabiltze, jardun politikoa zigortu eta beldurraren bitartez neutralizatzeko saiakera” bat gehiago da honakoa.
Larunbatean 19:30ean, bulebarrean elkarretaratzea egitera deitu dute, “horrelako erasorik ez dutelako onartuko”. Era berean, maiatzaren 1eko mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute, 12:30ean bulebarretik abiatuta.