'Limones de oro' lan berria kaleratu du Izarok
Limones de oro lana kaleratu du Izaro artistak gaur. Hamasei abesti izango lanak, artistaren diskografiako hamahiru abesti, bi abesti berri eta moldaketa bat, eta guztietan izan du artista berezi baten laguntza.
Mexikoko Alex Ferreira eta Bratty , Kubako Daymé Arocena, Brasilgo Duda in the sky, Galiziako Xoel Lopez eta Espainiako Estatutik Amaral, Rozalen, Zahara eta Pedro Pastor izango dira. Euskal Herritik Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Gartxot Unsain eta Eñaut Gaztañaga abeslariak izango ditu lagun.
Datorren larunbatean, maiatzaren 7an, kontzertu berezia emango du Belodromoan, diskoan abesten duten gehienak bertan egongo baitira. Sarrera guztiak jada salduak daude.
Show code