Txantxarrekako kontzertuengatik bizilagunen "kexa asko" jaso dituztela dio Eneko Goiak
Donostiako Udalak Antiguako Txantxarreka gaztetxeko ekitaldiak debekatu ditu. Erabaki horren berri larunbatean eman zuten gaztetxeko arduradunek sare sozialetan. Hedabide honek gai horren inguruan galdegin dio Eneko Goia alkateari, Tokiko Gobernu Batzorde osteko prentsaurrekoan.
Alkateak esan du debekuaren arrazoi zehatza ez dakiela zein den, baina nabarmendu du ez dela lehen aldia horrelako debeku bat ezartzen diotela Antiguako gaztetxeari: “Bizitegi gune batean dago, eta bizilagunen kexa asko jaso izan ditugu zaratengatik”. Gaineratu duenez, duela urte batzuk udalak gaztetxeko arduradunei jakinarazi zien “ez zela kontzertuak emateko gunea”.