Osakidetzan aurtengo laugarren greba eguna egin dute sindikatuek
Aurtengo laugarren greba eguna egin dute sindikatuek gaur Osakidetzan, “erabateko immobilismoaren aurrean eta gure aldarrikapenei erantzuteko erabateko borondate ezaren aurrean”. LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek antolatu dute gaurko greba, Arreta Espezializatuan eta Osasun Mentaleko Sare osoan, bi kolektiboek pairatzen duten prekarietatea salatzeko eta berehalako konponbideak eskatzeko.
Sindikatuen arabera, jarraipena zabala izaten ari da gaurko greba, ezarritako gutxieneko zerbitzuek “milaka langile grebarako eskubiderik gabe utzi” dituztela salatu arren, besteak beste, pandemiaren “aitzakia” erabilita.
Abendutik mobilizazio dinamika egiten ari diren arren, salatu dute Osakidetzak ez duela jarrera aldatu: “Propagandaren eta inposaketaren bidetik jarraitzen du eta negoziatzeari eta gure aldarrikapenei erantzuteari uko egiten dio”. Salatu dutenez, Osakidetzak uko egin dio %58 inguruko behin-behinekotasun tasarekin amaitzeari, 24.000 langile baino gehiagori eragiten diena.
▶️#DONOSTIA
— LAB Osakidetza (@LABosakidetza) May 16, 2022
? Osasungintza publikoa defenda dezagun!!
⚠️ GAUR #MAIATZAK16
?GREBAN GAUDE! !
✅Osasungintza publikoaren alde!
?#Osakidetza
✅Baliabide gehiago!
✅Plantilla egonkortu!
✅Lehen Arreta indartu!
✅Pribatizaziorik ez!#OsakidetzaBorrokan pic.twitter.com/hXnOOfLofh