Triatloiaren asteburuak partaidetza zabala izango du
Bi urteko etenaldiaren ondoren, Donostiako Triatloiaren bi proba garrantzitsuenak bueltan dira. Larunbatean, hilaren 24an, egingo dute 12. Emakumezkoen Triatloia, eta, igandean, hilaren 25ean, 35. Onditz Oroituz Donostiako Triatloia. Donostiako Atletiko da antolatzailea eta proba bakoitzaren xehetasunak eman ditu gaur goizean.
Emakumezkoen Triatloian 250 kirolarik parte hartuko dute. 300 metro igerian, 8 kilometro bizikletan eta 2 kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek. Donostiako Triatloian, berriz, 550 kirolarik parte hartuko dute. 1.500 metro igerian, 38,5 kilometro bizikletan eta 10 kilometro lasterketa egin beharko dituzte.
Nesken kategorian, Helene Alberdi, Jessica Ewart-McTigue, Mikalya Messer eta Maddi Marquet dira hautagai nagusiak. Gizonezkoetan, aldiz, ondorengoak: Cesc Godoy, Austin Carter, Kurt McDonald, Kevin Viñuela, Gonzalo Fuentes eta Haritz Garate.