
30 urte bete dira Añorgako emakumeen futbol taldeak lehenengo liga irabazi zuenetik, eta, urteurrenaren bueltan, garaiko hainbat jokalari eta entrenatzailea elkarrizketatu ditu IRUTXULOKO HITZAk.

Donostiak emakumezkoen zortzi talde ditu maila gorenean lehiatzen. Lau taldek liga, kopa eta ospe handiko txapelketak irabazi dituzte, eta lau talde Europan lehiatuko dira hurrengo denboraldian.