Martuteneko denboraldi amaierako festa
Haur eta gazteentzako jarduera bat dugu hau. Pasa den igandean burutu zen. Auzoan zehar jarritako kartel guztiak gaztelera hutsean zeuden. Paisaia linguistikoa gaztelera hutsean egoteak euskararen alde Martutenen egiten den lana zaildu eta oztopatzen du. Berriro ere, gure hizkuntza eskubideak urratu eta ikusezin bilakatu dizkigute Donostia euskararen hiriburuan.