
Preso donostiarrari hirugarren gradua ematearen alde egin du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, eta gaur goizean irten da Martuteneko espetxetik.

Euskal Herriko historialari ezagunenetakoa da, hainbat hamarkada baitaramatza Euskal Herriko historia lantzen. Amarako semea da, eta Donosti Berri elkartearen mendeurrenaren harira, auzoko historiari buruzko 'Irutxulo Zar, Donosti Berri. Amarako istorio bat' liburua argitaratu berri du.