
Jose Maria Otamendi ingeniari donostiarrak marmolezko zutabe meteorologiko bat oparitu zion Donostiari 1880an. Gipuzkoa Plazan jarri zuten, eta, gaur egun han jarraitzen du, barometroa, termometroa eta higrometroa soinean dituela, besteak beste.

Herriarteko autobusen erabiltzaile eta herritar ugari kexatu dira, eta PSE-EEk eta EH Bilduk mugikortasun plana kritikatu dute. Horrela ere, Mugikortasun sailak berretsi du geralekuak tokiz aldatuko direla.

Donostiako Udalak ‘Añorgako Geltokia’ hirigintza planaren inguruko bilera irekia egin zuen asteartean, Añorgako Amassorrain ikastolako frontoian. 200 auzotarrek baino gehiagok parte hartu zuten, eta aho batez adierazi zuten hirigintza proiektuaren kontra daudela.

Donostian asko dira karmenen bueltan ospatzen diren jaiak. Batek baino gehiagok du bihotza erdibitua, zein auzotara jo. Kaikoek, 2004. urtetik bere lekua irabazi dute, bai Parte Zaharrean, eta baita hirian ere. Aurten, belaunaldi berriekin batera, berritasunak izango dituzte arrantzaleen jaiek.

Hondartzan ez erretzeko gomendioa egin du Donostiako Udalak. Kontxa eta Ondarreta hondartzetako hondakin ugarienak dira zigarro puntak.