Estatuko hondartzetako taberna hoberenen artean dago Dabadaba Beach
Forbes aldizkariak egin duen zerrenda batean, Ondarretako Dabadaba Beach estatuko hondartzetako taberna hoberenen artean aurkitzen da. Forbes aldizkariak egin duen Espainiako Estatuko 25 hondartzetako taberna hoberenen zerrendan, Ondarretako Dabadaba Beach 19. postuan agertzen da. Sailkapen hau egiteko, hondartzan bertan dauden eta musika duten tabernak kontuan hartu dira. Aldizkariak azaltzen duenez, establezimendu honek “Egiako Dabadabako espiritu dibertigarri bera du” eta aipatzen dute bertan “musika eta giro ona” dagoela eta janaria “oraindik ere hobeagoa” dela. Dabadaba Beach Hego Euskal Herriko taberna bakarra da zerrenda honetan.