Siete C donostiarrak animalien pare itzuli dira
Urriaren 7an kaleratuko du lan berria Donostiako Siete C boskoteak. Aurrerapen moduan, Animales singlea plazaratu dute plataforma digitaletan. Gogorrera egin dutela aitortu dute, rock lehor eta zuzenagorantz lerratuta. Bestelako eraginak ere aipatu dituzte: hard rock, grunge, punk eta folk doinuak.
Sevillako La Mina estudioetan grabatu dute Raul Perezen gidaritzapean. Masterizazioa, berriz, Berlinen egin du Cem Oralek Jammin Masters-en.
Siete C banda 2011n sortu zen, eta ordutik eboluzio nabarmena izan du euren proposamenak. Ordutik hona iraupen luzeko disko bat eta hiru EP argitaratu dituzte autoekoizpenaren bidez: Familia (2011), Jóvenes en celo (2014), Buenos Vivientes (2016) eta Gen nómada (2018).