Diadan mobilizatzera deitu du Ehun mugimenduak

Ehun mugimendua aurkezpena

Ehun mugimenduak kezkaz bizi du egungo egoera. Egiturazko krisiari alternatiba gisa euskal errepublika proposatzen dute, eta Herrialde Katalanak eredu dira beraientzat. Irailaren 11n, Diadaren egunean, mobilizatzera deitu dute, “distopiara beharrean utopiara” gerturatzeko.

Egindako irakurketan, alde batetik, bizi dugun “hondoratze” horri aurre egiteko eta bizitza duina denontzat izateko “euskal errepublika derrigorrezkoa” dela uste dute. Bestetik, “egungo lege eta arauen amaraunean trabatuta gelditu nahi ez bada, aldaketaren gidaritza, alderdiek beharrean, jendarte antolatuak eduki behar duela uste dugu”. 

Kataluniako Diada eguna dela eta, urtero bezala, ANCk irailaren 11rako  mobilizazio deialdia egin du Bartzelonan.  Ehunen ustez, ANCk egiten duen irakurketak, “ongi baino hobeto barnebiltzen” dute beraien iritzia. Horregatik deialdi horrekin bat egiten dutela adierazi dute eta euskal herritar orori bertaratzeko deia luzatu diote: “Katalunian bezala Euskal Herrian, ere, etorkizun hobeak euskal errepublika eta Kataluniakoa esan nahi du”.

HITZAkide HITZAkide