Astelehenean mobilizazioekin hasiko dira berriro pentsiodunak
Astelehenean, irailaren 12an, Alderdi Ederreko Pentsiodunen Batzarrak astelehenetako mobilizazioei ekingo die berriro, Euskal Herriko hirurogeita hamar herri eta hiritan egiten direnekin batera. Bilbon eta Iruñean hilaren 5ean hasi ziren, eta Gasteizen eta Donostian hilaren 12an.
Pentsiodunak kezkatuta daude prezioen igoera dela eta, eta uste dute langile eta pentsiodunek ordainduko dutela krisia, bizi baldintzak okertuz.
Gogoratu dutenez, Euskal Herri osoan, 70.000 pertsonak baino gehiagok benetako KPIarekin pentsioen balioa handitzeko eskaera sinatu dute, baita 1080 euroko Gutxieneko Pentsioa eskatzeko ere.
Urriaren 15ean Kongresuaren aurrean mobilizatuko dira Madrilen, udan Espainiako Estatuko herri eta erkidegoetan jaso dituzten “milaka” sinadurak entregatzeko, eta azaroan erakunde sozial eta sindikalekin lan egingo dute “erantzun masibo” bat antolatzekoa asmoz.