Merina Grisek kolaborazioa egin du Valentziako Margarita Quebrada taldeareakin
Otro lado da Valentziako Margarita Quebrada taldearen lehen disko luzea izango denaren aurrerapen kanta. Merina Gris donostiarrek kantuan kolaboratu dute “pop asalduraren dosi gehigarri bat” eskainiz. Valentziarren disko berriko ildoak, Merina Grisek lantzen duen pop zakarraren antza du, Almar edo Ardi latxen herrian kantek duten energia transmitituz. Donostiarren lehen kolaborazioa da honako hau.
Margarita Quebrada taldea Nacho Lopezek (ahotsa eta sintetizadoreak), Mikel Cabanesek (bateria) eta Guillermo Juan Montesinosek (gitarra) osatzen duten hirukotea da. 2019ko udanValentzian sortua, EP labur baten ostean, euren lehen disko luzea grabatu dute, Gas lagrima.