Igarotako bidearen kronologia bat
Klik-klak

Norentzat loreak?

frankismoaren biktimak (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Abuztuaren 18tik irailaren 13ra dauden 57 egunetan, donostiar askok aurre egin zioten faxismoari. Ezabatu nahi duten historia izanik ere, oraindik badira oroitzen dutenak.

Gutxienez, 400 donostiar hil zituzten faxistek bi hilabetetan; ETAk 60 urtetan Donostian hil baino 307 gehiago. Badakit gaia ez dela konparatzen ibiltzekoa, baina dimentsioa hartzeagatik, nik zer dakit.

Gaia ez da konparatzen ibiltzea, ados, baina loreak norentzat diren eta nork ematen dituen, eta zergatik, interesa piztu beharko lukeen eztabaida dela esango nuke.

Adibidez, ez dakit zerk justifikatzen duen erregina bati lore bakar bat eskaintzeak. Loreak gauza ederra dira, horrela, alferrik hiltzeko. Gezurren loria besterik ez monarkentzat eta kolonialismoaren txalozaleentzat.

Loreak merezi ditu, akaso, Jean-Luc Godard zinemagileak eta abangoardia izateko saiakerak: “Atzerakoi oro da paperezko tigre”.

HITZAkide HITZAkide