Turismoaren Nazioarteko Egunean, "turismoa kolapsatzeko" deia egin dute
Bizilagunekin plataformak egindako mobilizazio bat, Parte Zaharreko kaleetatik barrena. SET sareak, turismoaren aurrean dauden Europa hegoaldeko hirien sareak, ekintza deialdi bateratua egingo du irailaren 27an hainbat hiri eta lurraldetan ‘Collapse Tourism Day’ lelopean, Turismoaren Nazioarteko Eguna ez ospatzeko asmoz.
Pandemiak ezarritako parentesiaren ondoren, SET sarea berraktibatu egin da “turismo masiboa pandemia aurreko garaikoa parekatu, gainditu eta bertsio kaltegarriago batera heldu delako”. Sektore pribatuak lanpostuei buruzko “ohiko xantaia zinikoa muturrera eramaten duen bitartean”, eta eredu ekonomikoak birplanteatzeko eta dibertsifikatzeko diskurtsoetatik urrun, tokiko administrazioek eta estatu-gobernuek baliabide publiko ugari bideratu dituzte turismoan aritzen diren enpresetara.
Aldi berean, SET sarearen ustez, tokiko administrazioek ostalaritza sektoreak hiri espazioaren okupazioa handitzea erraztu dute, pandemiaren aitzakiarekin: “Behin-behinekoak behar zuten neurri horiek higiene arrazoiekin justifikatu zituzten, baina, kasu gehienetan, ez dira lehengoratzen ari osasun-arriskuak murriztu direnean”.
Sareak uste duenez: “Uda honetan turismo masiboaren itzulera ikusi dugu, kasu batzuetan estatistikoki covid aurreko aldira hurbiltzen dena, eta beste batzuetan argi eta garbi gainditzen duena. Horrek berraktibatu eta larriagotu egiten ditu bizilagunen bazterketa prozesuak eta krisi ekonomikoak kolpatzen duen populazioaren esplotazio eta prekarizazio prozesuak”.
Horregatik guztiagatik, SET sareak berriro aukeratu du Turismoaren Nazioarteko Egunaren data sinbolikoa, euren mezua zabaltzeko: Horrela, ‘WORLD TOURISM DAY = COLLAPSE TOURISM DAY’ lelopean, irailaren 27an, asteartea, Europa Hegoaldeko hainbat tokitan ekintzak egingo dira, honako hauek salatzeko asmoz.
SET sarea 2018ko udaberrian sortu zuten Venezia, Valentzia, Sevilla, Palma, Iruñea, Lisboa, Malta, Malaga, Madril, Girona, Donostia, Kordoba, Kanariak, Camp de Tarragona, Bartzelona eta Marseillako hainbat erakundek eta handituz joan da, indarrak batzeko eta lurralde hauen turistifikazio prozesuekin ahots kritikoa pizteko helburuarekin. Hausnarketarako eta elkarrengandik ikasteko topaketetan eta Turismoaren Nazioarteko Eguna erreferentziatzat hartuta antolatu diren ekintza koordinatuetan.


