Juan Mari Etxabek Donostia Arraun Lagunaken entrenatzaile izaten jarraituko du
Juan Mari Etxabe, Donostia Arraun Lagunak-eko entrenatzailea. Datorren denboraldian ere Juan Mari Etxabe izango da Donostia Arraun Lagunaken entrenatzailea. 2020an hartu zuen traineruaren ardura, eta bere gidaritzapean lortu zituzten iaz historiako lehen Kontxako Bandera eta Euskotren liga. Klubak adierazi duenez, Etxabe berritu dute taldearekin egiten ari den “lan onari” jarraipena emateko. Beraz, Etxaberen hirugarren denboraldia izango da.

