Juan Karlos Izagirre da EH Bilduren Donostiako alkategai izateko aurkeztu den bakarra
Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre, EH Bilduren hautagaiak. (Argazkia: EH Bildu) EH Bilduk jakinarazi duenez, Gipuzkoa eta Donostiako mahai politikoek proposatutakoak izan dira zerrendaburu izateko aurkeztutako hautagaitza bakarrak. Horiek horrela, Juan Karlos Izagirre da EH Bilduren apustua Donostiako alkategai izateko, eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusigai izateko.
Hilaren 13, 14 eta 15ean EH Bilduren oinarriek aurkeztutako hautagaitzak bozkatuko dituzte, EH Bilduren barne araudian jasotzen den moduan.

