Multinazionalak ere euskaraz
Erakusleiho hau Donostiako Erregina Erregentearen kalean dagoen Tiger dendarena da. Tiger multinazional daniarra den arren, erakusleihoan aurki dezakegun testu bakarra euskara hutsez jarri du. Gehienetan salaketa lana egin behar dugu gisa honetako saltokietan, baina oraingo honetan Tiger dendan egin duten hizkuntza hautua goraipatzera gatoz.